Borrar

Getaria

Nerea eta Andoni Pala Memoriala ekainaren 14an egingo dute

Izen ematea doakoa izango da eta email bidez maiatzaren 30a bitartean

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 6 de mayo 2025, 19:58

Nerea eta Andoni Pala Memoriala datorren ekainak 14an egingo da goizeko 9:30ean eta ezaugarri hauek izango ditu aurtengoan.

4. edizioa izango da, 2022koa, 23ko eta 24koaren ondoren. Goiz bateko jarduera izango da, eta 15:00 alderako amaitzea aurre-ikusten da. Eguraldia lagun herriko frontoian burutuko da. Baina eguraldi txarra balego, Sahatsaga kiroldegian izango litzateke.

Bikote mixtoek hartu ahal izango dute parte, hau da, neska eta mutil batez osatuek. 16 urtetik gorako edonork hartu ahalko du parte. Partidak kanporaketa bidezkoak izango dira. Hau da, irabaziz gero aurrera jarraituko luke bikoteak, eta bestela kalean geratuko lirateke.

Gehienez 16 bikotek parte hartu ahalko dute. Guztira gehienez 15 partidu izango ditu memorialak: 1/8etako 8 partidu + 1/4etako 4 partidu + 1/2etako 2 partidu + Finala. Parte hartzaile kopuruaren arabera, partiduak 10, 12 edo 16 tantora izango dira.

Izen ematea doakoa izango da, eta mail bidez egin behar da palamemoriala@gmail.composta elektronikoan maiatzaren 30a bitartean.

 Izena ematerakoan, bi partaideen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat zehaztu behar dira. Ordenaren arabera onartuko dira, hau da, izen-ematen lehenak diren 16 bikoteek hartu ahalko dute parte.

Antolatzaileek honela azaldu nahi izan dute Memorial a egiteko dituzten arrazoiak; «Nerea Iribar eta Andoni Galarragaren lagunak gara. 2021ean hainbeste maite eta estimatzen genituen bi lagun oso on galdu genituen, oso gazterik, eta kolpe gogorra izan zen inguruko guztiontzat. Nerea zein Andoni kirolzaleak ziren, eta biek konpartitzen zuten afizioetako bat ziren palak. Hori horrela, 2022an hasi genuen bideari jarraituz, urtero bien omenaldi modura, pala memoriala antolatuko dugu herrian. Kirola eginez, elkarrekin elkartu eta gure lagunekin oroitzeko, omenaldi polit bat eskainiz eurei. Pala memorial honen bidez, gure arteko laguntasunak loratzen jarraitzea nahiko genuke, eta goiz-pasa polit eta hunkigarri bat igarotzea. Memorian eta bihotzetan mantentzen den inor ez baita inoiz guztiz hiltzen...».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerea eta Andoni Pala Memoriala ekainaren 14an egingo dute