Getaria
Nazioarteko Jakien III. Azoka larunbat arratsaldean ospatuko da18:30ean emango zaio hasiera azokari eta Babarrunba taldearen kontzertua 19:00etan
Nazioarteko Jakien III. Azoka egingo da larunbat honetan herriko frontoian arratsaldeko 18:30etik aurrera. Azoka Artzape Euskara Elkarteak eta Getariako Udalak elkarlanean antolatzen dute azoka hau.
Publicidad
Aurten Errumaniatik, Alemaniatik, Marokotik, Senegaldik, Australiatik, Nikaraguatik, AEBetatik, Hondurasetik, Costa Ricatik nahiz Txiletik etorritako herritarrek eta Euskaltegiko ikasleek (Nikaragua, Kuba, Errusia eta Polonia) prestatuko dituzte jakiak. Horrez gain, Babarrunba taldearen kontzertua egongo da 19:00etan, eta taberna zabalik ekimen osoak irauten duen bitartean.
Hiru urte hauetako bilakaera positiboa izan duela adierazi dute antolatzaileek, eta urteetan egiteari esker, herrian dauden komunitateak identifikatzeko aukera ederra ematen du. Bestalde, partehartzaileek komunitate barruan lan garrantzitsua egiten dute, jakiak eta euren postua prestatzeko orduan. Izan ere, antolatzaileak komunitateko batekin jartzen dira harremanetan eta gero, pertsona hori bera da arduratzen dena ekimena bere komunitatera zabaltzeaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión