Getaria
Martxan daude Ketarriko ezpondako obrak bost asteko iraupenarekin
Secciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Martxan daude Ketarriko ezpondako obrak bost asteko iraupenarekinJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 22 de mayo 2025, 20:40
Getariako Udalak sustatuta, eta Portuetako agintaritzarekin elkarlanean, azken hilabeteetan hirigunearen eta portuaren arteko hainbat ezponda egonkortzeko lanak egin ditu Tesinsa enpresak, zehazki Gaztetapeko, Menditxoko eta Malkorbeko magaletan. Lanek 473.170,49 euroko kostua izan dute.
Lehen faseko esku-hartzeak bukatuta, orain bigarrenari ekingo zaio. Enpresa berak egingo ditu obrak, eta lanen kostua 106.501,00 eurokoa (BEZ barne) izango da. Kontratuaren iraupena hiru astekoa izango da, eta lanen berme epea sei urtekoa. Lanen zuzendaritza eta jarraipen proiektua idatzi duen Ikerlur ingeneria geoteknikoak egingo du. Onbidean lanek bost asteko iraupena izango dute, eta obrei esker egoera kaskarrean zeuden hiriguneko eta San Anton mendiko, ezponden egonkortzean landuko da. Eta, noski, egonkortze eta babes sistemekin herritarren segurtasuna.
Azkenik, datozen hilabeteetan modu berritzaile batean Malkorbe inguruan bioingeneria bitartez hainbat zeregin egitea aurreikusten da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.