Borrar
Lizartzako abesbatzaren kideak Getariara hurbilduko dira oraingoan.

Getaria

Lizartzako Hostotsa eta herriko Salbatore abesbatzak elkarrekin igande eguerdian

Ostirala, 15 azaroa 2024, 19:23

Comenta

Xixili Deunaren aitzakian datorren igandean Getariako Salbatore Deuna eta Lizartzako Hostotsa abesbatzak kontzertu bat eskainiko dute elizan eguerdiko 12:30ean hasita.

Ekainean eta Lizartzako abesbatzak gonbidatuta bertan izan ziren getariarrak kantuan eta orain beraiek etorriko dira gurera abestera.

Han egin zuten bezala, talde bakoitzak bere kantuak eskainiko ditu eta amaitzeko bi abesbatzak elkarrekin abesti pare bat kantatuko dituzte. Lizartzako koroaren zuzendaria J.M. Esnaola 'Xoane' da eta getariakoa berriz Jexux Aldalur.

Kontzertua egin aurretik meza egongo da Saldatore Deuna elizan, 10:45ean hasita. Abesbatzak bertan abestuko du eta elizkizuna koroko hildakoen alde izango da.

Eguerdiko saioaren amaieran omenaldi bat egingo zaie abesbatzako hiru kideei, Koro Iribar, Birgilio Azpillaga eta Bernardino Larrañagari. Salbatore Deuna Abesbatzak kontzerturako bi musikari izango ditu lagun, Iraia Aizpuru biolinarekin eta Josu Txapartegi teklatuan.

Musikaz Blai 2024

Musikaz Blai 2024 ekimenaren barne eta Xixili Deunaren aitzakian, datorrren astean beste emanaldi batzu izango dira. Asteartean, adibidez, azaroak 19, Pepita Enbil musika eskolaren Santa Zezilitako emanaldia 18:00etan, Iturzaeta aretoan. Azaroak 22an, ostirala, 20:15ean, Getariako Musika Bandaren Santa Zezilitako kon-tzertua, elizan eta azaroak 24, igandean, Gazte Alaiak txistulari taldearen kontzertua eguerdiko 12:30ean, Salbadore Deunaren elizan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lizartzako Hostotsa eta herriko Salbatore abesbatzak elkarrekin igande eguerdian

Lizartzako Hostotsa eta herriko Salbatore abesbatzak elkarrekin igande eguerdian