Borrar

Getaria

Laburbirako emanaldi atzeratua igandean izango da ikusgai

Herrian izandako istripu larri baten ondorioz, egitasmo bertan behera gelditu zen martxoan

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 9 de abril 2025, 20:51

Datorren igandean, apirilaren 13an, iritsiko da Getariara Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Udalak antolatuta. Martxoaren 30erako iragarrita zegoen arren, gogoan izango dute getariarrek asteburu horretan izandako istripu larria, eta, ondorioz, herrian igande horretarako iragarrita zeuden egitasmoak guztiak bertan behera geratu ziren.

Orain aukera berria izango da. Euskaraldiaren programazioaren barruan eskainiko dute emanaldia Iturzaeta aretoan, arratsaldeko 18:30ean hasita. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan dagoeneko edo egunean bertan leihatilan (hiru euro). Aurrez txartela eskuratuta zutenek erabili ahal izango dute emanaldia ikustera joatean.

Laburbira 2025

Laburbiraren aurtengo bilduma 8 film laburrek osatzen dute. Orotara, 97 minutuko film-labur sorta izango da, eta denetariko lanak aurkitu ahal izango dira bertan, edukiz zein estiloz. Horietako hainbatek zine jaialdietan parte hartu dute edota sarituak izan diren ekoizpenak dira.

Duela 22 urte abiatu zen Laburbira, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua, bi helburu nagusirekin: batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei haien lanak erakusteko aukera ematea, eta, bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea.

Film laburren zerrenda

'Prosopagnosia': izen bereko kontzeptuak erreferentzia egiten dio jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten duen gaixotasunari. Zuzendaria Ekain Martinez de Lizarduy da. 'Plazer bat' Sonia Mertinezek zuzendua. Stop motion teknikaz baliatuz, pertsona bakoitzak dituen eguneroko plazer txikiei egindako omenaldia da.

Era berean, honakoak ere ikusi ahal izango dira: 'Betiko gaua', Eneko Sagardoy zuzendariarena. 'Europa'. Zuzendaria Ekain Irigoien. 'Pentsatzen dut' Karmele Mitxelenak zuzendua. 'Hor konpon' Jone Arriolarena. 'Goodbye Kepler', zuzendariak: Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yarto. 9 urte espazio sakonean ibili eta gero, Kepler teleskopioa erregai gabe geratu da... 'Utlandsk'. Alba Lozanorena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laburbirako emanaldi atzeratua igandean izango da ikusgai