Borrar
Gaëlle Arquez, mezzosopranoa.
Kursaal Eszenarekin 'Amor Furor' kontzertura joateko autobusa dago

Getaria

Kursaal Eszenarekin 'Amor Furor' kontzertura joateko autobusa dago

Apirilak 8an izango da eta bertara joateko ostegunerako doako txartela eskatu daiteke

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Lunes, 31 de marzo 2025, 19:58

Kursaal Eszenak 'Amor Furor' Le Cercle de l'Harmonie kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik. Apirilaren 8an, asteartea, izango da arratsaldeko 19:30etik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 14 09 57 telefono zenbakira deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita.

Baina erne, zeren ostegun honetan amaitzen da erreserba hori egiteko epea. Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi behar dute kontzerturako sarrera, www.kursaal.eus webgunean. Behin sarrera erosita, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu behar dute. Autobusa emanaldiaren egunean, apirilak 9an, arrastaldeko 18:20an aterako da herriko autobus geltokitik.

Sarrerak prezio ezberdinekoak dira (55 / 44/ 35/ 28/ 11 euro) eta langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da.

Amor Furor

Frantziako formazio bikaina, Le Cercle De L' Armonie, bere zerbitzura izango du Gaëlle Arquez mezzosoprano handiak, XVIII eta XIX mendeetako konpositore ezagunenen, Mozarten, Rossiniren, Bizeten eta beste hainbaten aria xarmagarrienak interpretatzeko.

Jérémie Rhorer izango da zuzendaria eta 'Amor Furor' izenburua daraman emanaldiak Mozart, Gluck, Saint-Saëns, Massenet, Bizet, Mendelssohn, Donizetti eta Rossiniren operetako arien aukeraketa bat eskainiko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kursaal Eszenarekin 'Amor Furor' kontzertura joateko autobusa dago