
Getaria
Keta Babyautok garaipen bikaina lortu du Gorengoen mailan jarraitzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Keta Babyautok garaipen bikaina lortu du Gorengoen mailan jarraitzekoJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:25
Gorengoen mailako liga amaitzear dagoenean, Getariako Keta Babyauto futbol taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen joan den larunbatean Michelin futbol zelaian.
Ostadar taldeari 2 eta 3 nagusitu zitzaien Martin Alguacilen jokalariak, partida borobila egin eta sailkapenean pauso handia emanez. Partida hasi bezain laster sartu zuten getariarrek gola, Jon Goikoetxearen bitartez (2. minutuan), baina etxekoan bizkor berdindu zuten (11. minutuan).
Halere, berriz aurretik jartzen zuen Keta Julen Esnalek 45. minutuan. Hortik aurrera, eta bigarren zatian sartuta, 58, minutuan Ostadar taldeak bigarren berdinketa lortu zuen. Ez zen puntu txarra une horretan eskuratzen zutena getariarrek, baina hiru lortu zituzten.
Horretarako, beste gol bat behar zuten eta 61. minutuan epaileak penaltia adierazi zuen bisitarien alde eta Aitor Aranguren izan zen patxadaz garaipenaren gola egin zuena hamaika metrotatik. Orain, bi jardunaldi falta direnean, Keta hamargarren postura igo da sailkapenean eta azken bi aurkariak Touring etxean eta Mundarro kanpoan izango ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.