
Getaria
Keta Babyautok garaipen bikaina lortu du Amara Berri taldearen etxeanSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Keta Babyautok garaipen bikaina lortu du Amara Berri taldearen etxeanIgande arratsaldean Martutene futbol zelaian jokatu zuen Getariako Keta Babyauto futbol taldeak Amara Berri taldearen aurka, gorengo mailako 25. jardunaldian.
Partida hasi aurretik bi taldeek bazekiten jokoan zeuden puntuak oso garrantzitsuak zirela, sailkapeneko behe aldean baitzeuden puntutara berdinduta. Garaipena lortzen zuenak atzean utziko zuen aurkaria. Lehen itzulian Mendibeltzen bana berdindu zuten.
Martin Alguacilek ondoko hamaikakoa zelairatu zuen; Maikel Larrañaga atean, Albizu, Arostegi, Eizagirre, Agirre, Gurrutxaga, Gokietxea, Xabier Larrañaga, Lopetegi, Paz eta Esnal. Partidan zehar jokatzeko aukera izan zuten baita Argibek, Aitor Arangurenek, Keta Arangurenek eta Borja Larrañagak,
Ez ziren, dena den, gauzak ondo hasi Martutenen. Etxeko taldeak markagailura igo baitzuen lehen gola partida hasi berritan, laugarren minutuan. Zorionez, Xabier Larrañagak 18an berdintzen zuen eta banakoarekin atsedenaldira joan ziren.
Bigarren zatian, berriz, Amara Berrik hartu zuen abantaila 50. minutuan. Gauzek okerrera egin zuten, baina 64.enean, Jon Goikoetxeak, berriz, berdindu zuen norgehiagoka. Partida irekia zegoen, eta 71. minutuan Kepa Aranguren izan zen Keta Babyauto aurretik jarri zuena. Abantaila laburra eta dena irekita zegoen. Ondo jakin zuten bisitariak gol bateko ezberdintasuna manten-tzen, eta partida amaitzear zegoela, erabakita utzi zuen Aitor Arangurenek laugarrena eginaz, 90+4. minutuan.
Hamalaugarren tokian daude orain getariarrak 24 punturekin eta bost jardunaldi geratzen dira jokatzeko; hau da, 15 puntu batzeko aukera.
Hurrengo aurkaria Hondarribia izango da, eta berriz etxetik urrun jokatuko dute getariarrek. Igandean arituko dira Hondarribiaren aurka Ondartza zelaian. Partida 16:30ean hasiko da. Amara Berrirekin bezala bana berdindu zuten lehen itzulian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.