Borrar
Aretoko jokalariak pozik garaipen berri bat lortu ondoren etxean. KETA

Getaria

Keta Babyauto taldeak, zelaikoak eta aretokoak, garaipena lortu dute

Asteburu borobila getariar taldeek osatu dutena sailkapeneko buruan jarraitzeko

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteazkena, 12 azaroa 2025, 20:46

Comenta

Getariako Keta Babyautoko talkeek asteburu borobila osatu dute garaipena lortuz, bai zelaian jokatutako partidan eta baita aretoan ere.

Garaipen hauekin, bi taldeak sailkapeneko goialdean jarraitzeko aukera izango dute beste aste batez, denboraldi bikaina osatzen jarraituz.

Zarauzko Asti Txiki futbol zelaian jokatzen zuten kostaldeko derbia Ketak eta Zumaiako B taldeek igande iluntzean. Ondo ezagutzen diren bi talde eta ingurukoak izan da, beti garaipena gozoagoa izaten da.

Zumaiarrak ondo ekin zioten Gorengoen Mailako bigarren multzoko ligari, bi garaipen lortuta baina ondoren arazo asko izan dituzte eta lau porrot jaso ondoren Ketaren aurka jokatzera azaltzen ziren.

Partida gogorra izan zen, gol aukera gehiegirik gabe. Zorionez ondo ekin zioten norgehiagokari eta 12. minutuan Ximon eskuinaldetik sartu, Julen bigarren zutoinean ikusi eta buruan jarri zion baloia Esnalek lehenengoa egiteko.

Hortik aurrera partida oso itxia geratu zen, borroka asko baloi jabetza lortzeko baina sakondu gabe, betiko derbiak izaten diren bezala. Zorionez atean arazo gehiegirik gabe partida aurrera ateratzen zuten getariarrak eta amaierara hurbiltzen, luzapenean, etorri zen bigarrena.

Oraingoan protagonista berberak baina aldatuta, Esnal izan zen eskuinetik sartu zena eta bere erdiraketa Ximonek sareetara bidaltzen zuen, 2 eta 0.

Garaipen honek bigarren postua mantentzeko balio dio Martin Alguacilen taldeari baina berdinduta zeramaten Idiazabal taldeak Lazkaorekin galdu ondoren, hiru puntuko aldea ateratzen dio orain hirugarren sailkatuari.

Lehen postuan mantentzen da Oñatiko Aloña Mendi taldea baina erne, datorren asteburuan, bien arteko partida izango da. Igande arratsaldean, 16:30ean, Azkoagain futbol zelaian bi lehen sailkatuak aurrez aurre. Partida benetan erakargarria eta getariar zaleentzat jokalariei bultzada eta babesa emateko aukera paregabea.

Hirugarren garaipena jarraian

Areto futboleko taldeak ere irabazi egin zuen Sahatsaga kiroldegian joan den ostiralean Lezoko Jaixkiareto taldearekin, 7-2.

Iñigo Rodriguezek egin zuen lehen gola zazpigarren minutuan baina lezotarrak berdindu egiten zuten. Insaustiren golak aurretik eramaten zuen Keta atsedenaldira.

Bigarren zatiari primeran ekin zioten eta bi minututan beste bi gol egin zituzten, Arostegi eta Radaren eskutik. Jarraina 4-2ko sartu zuen bisitariak. Atezain jokalariarekin jokatzen zuten aurkariak eta atzean indartsu egon ondoren beste hiru golak etorri ziren getariarrentzat, Ekhi Arostegiren bigarrena, Oihan Larrañagarena eta Ekhiren hirugarrena.

Sailkapenean lehen postuan daude beste bi talderekin berdinduta eta larunbatean Usabal kiroldegian Laskorain izango dute aurkari (16:30ean Tolosan).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Keta Babyauto taldeak, zelaikoak eta aretokoak, garaipena lortu dute

Keta Babyauto taldeak, zelaikoak eta aretokoak, garaipena lortu dute