Getaria
Kepa Errastiren bakarrizketarako sarrera gehiago jarri dituzte salgai Turismo BulegoanJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Jueves, 20 de febrero 2025, 20:30
Duela egun gutxi agortu ziren Kepa Errastiren bakarrizketarako sarrerak. Horren harira, eta duen arrakasta kontuan hartuta, Artzape Euskaltzaleon Plazatik jakinarazi dutenez, «salmenten sarrera bizkorra dela-eta», espazioa berrantolatu eta 25 eserleku gehiagorentzat lekua egitea lortu dute.
Dagoeneko jarri dituzte salgai sarrerak Getariako turismo bulegoan, bost eurotan. Datorren igandean, hilak 23, izango da ekitaldia, 18:30ean hasita Zarautz Jauregian. Martxoaren 26an 'Kuadrilla: babes ala zama?' jorratuko dute Irati Zubia hizlariarekin taberna tertulia batean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.