Borrar
Kepa Errasti.
Kepa Errastik egingo duen bakarrizketarako sarrerak salgai turismo bulegoan

Getaria

Kepa Errastik egingo duen bakarrizketarako sarrerak salgai turismo bulegoan

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28

Urtarrila amaieran egin zuten Artzape Euskaltzaleon Plazako kideek lehen taberna tertulia, 'Euskaldun ala euskaltzale?' gaia ardatz harturik. Prestatu duten egitarauko hurrengo kultur ekitaldia hurbiltzen ari da, otsailaren 23an Kepa Errastiren bakarrizketa izango bai da Zarautz Jauregian 18:30ean hasita. Dagoeneko jarri dituzte salgai sarrerak Turismo Bulegoan. 5 euro balio dute, eta 80 pertsonakoa izango da edukiera.

Egungo euskararen egoerarekin kezkatuta eta horretan eragiteko intentzioz sortu zuten Getariako zenbait euskaltzalek Artzape Euskaltzaleon Plaza. Herrian talde euskaltzale iraunkor bat sortzeaz gain, euskarazko hitza duten kultur proposamenak programatu dituzte. Hurrengoa taberna tertulia bat izango da, martxoaren 26an 'Kuadrilla: babes ala zama?' jorratuko dute Irati Zubia hizlariarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kepa Errastik egingo duen bakarrizketarako sarrerak salgai turismo bulegoan