Borrar
Hiru garaipen jarraian lortuta gora etorri dira getariarrak azken bolada bikain batean. AZPEITIA
Kate Babyautok indartsu jarraitzen du Billabonari etxean 3 eta 0 irabazita

Getaria

Kate Babyautok indartsu jarraitzen du Billabonari etxean 3 eta 0 irabazita

Garaipenarekin postu bat irabazi du, eta une honetan lau talde ditu sailkapenean atzetik

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 15 de abril 2025, 20:01

Jarraipena eman zion Keta Babyauto futbol taldeak larunbat arratsaldean Mendibeltzen azken boladako emaitza zerrenda bikainari. Bi garaipen lotu zituzten aurreko azken bi jardunaldietan etxetik urrun, eta oraingoan zaleen aurrean lortu nahi zuten garaipena.

Aurkaria Billabona zen, sailkapeneko azken taldea, baina Martin Alguacilen taldeak garbi zeukan bere jokoa egin behar zutela aurrean zuten taldea zein zen begiratu gabe.

Lehen zati bikain batekin partida euren alde jarri zuten. 19. minutuan lehen gola etorri zen Ekhi Arostegiren bitartez. Atsedenera joan aurretik, berriz, Billabonako atezaina gainditzen zuen, oraingoan Julen Esnalen bitartez.

Lasai ekin zioten bigarren zatiari eta partida erabat erabakita utzio zuten hirugarren golarekin, Jon Goikoetxeak sartutakoa 85. minutuan.

Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen gorengoen mailako lehen multzoan ligari amaiera emateko. Une hauetan eta azken bederatzi puntu jarraian lortuta, Getariako Keta 12. postuan kokatu da, eta atzetik lau talde ditu. Gogoan izan hiru talde direla maila galduko dutenak.

Aste Santua tarteko, atsedena izango da eta maiatzean itzuliko da lehiaketa. Ostadar eta Mundarro bisitatuko ditu orduan Ketak eta etxean tartean Touring jasoko du. Garrantzitsua Mundarroren partida, aurkari zuzena.

Alguacilen hamaikakoa; Maikel Larrañaga, Eizagirre, Agirre, Arostegi (Borja Larrañaga, min. 73), Gurrutxaga, Xabier Larrañaga (Uranga, min. 83), Lopetegi (Goikoetxea, min. 69), Aitor Aranguren, Argibe, Kepa Aranguren (Paz, min. 63) eta Esnal (Lazkano, min.89).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kate Babyautok indartsu jarraitzen du Billabonari etxean 3 eta 0 irabazita