Borrar
Irudian, Iñigo Martinez Peña.

Getaria

Iñigo Martinez Peña idazleak bere azken liburua aurkeztuko du bihar

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 4 de marzo 2025, 20:53

Getariako Udalak eta herriko hainbat ostalarik idazleentzako egonaldiak eskaintzeko egitasmoa jarri zuten martxan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoak herriko turismo-baliabideak kultur sortzaileen eskura jartzea eta euskarazko idatzizko sorkuntza bultzatzea zituen helburu.

2024an Getariako Saiaz Hotelean idazketa egonaldia egin zuen Iñigo Martinez Peñak, eta bertan ontzen aritutako liburua aurkeztuko du oraingoan, hain zuzen, 'Ezinezkoaren alde: Hutsunea egungo bizimoduan'.

Aurkezpena Zarautz Jauregian egingo du bihar, osteguna, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Gaur munduak bonbardatzen gaitu 'Imposible is nothing' leloarekin, baina hori azkenean gehiago produzitzeko eta kontsumitzeko publizitate kapitalista izan ohi da ia beti. Horren aurrean, Martinez Peña filosofoak 'Ezinezkoaren alde' bere saiakera argitaratu berrian, defendatzen du gizakiok berez garela mugatuak, hutsuneak eta gabeziak ditugula, baina hori ez dela txarra. Aitzitik, gizatiarra dela, eta lagungarria izan daitekeela ideia hori barneratzea.

Martinez Peña filosofian lizentziaduna da EHUn. Batxilergoan irakaslea da. Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzeko lanean dabilen Agora elkarteko kidea, eta gai berberei buruz hainbat komunikabideetan kolaboratzailea; besteak beste, Euskadi Irratian eta Jakin aldizkarian, eta Prest! Filosofiaren defentsak (Erein, 2017) liburuaren koordinatzailea ere izan zen.

Beste bi liburu ere argitaratu ditu: 'Mandamendu hipermodernoak' eta 'Pantailen garaipena'. Zarautz Jauregiko aurkezpenean bertan izango da liburua eskuratzeko aukera, Garoako lagunei esker.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñigo Martinez Peña idazleak bere azken liburua aurkeztuko du bihar

Iñigo Martinez Peña idazleak bere azken liburua aurkeztuko du bihar