Borrar
Iturzaetako ikasleak gaur hasiko dira Inauteriarekin gozatzen. AMAXKAR

Getaria

Inauteriak ospatuko dira bihar baina gaur bertan Iturzaetan mozorro festa izango dute

Ikastetxean gaur goizean izango da festa eta herrian bihar 12:00etatik aurrera

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Jueves, 27 de febrero 2025, 20:43

Bihar larunbata, mar-txoaren lehenengoa, ospatuko dira Inauteriak Getarian. Argitaratu zuen Udalak egitaraua eta dagoeneko herritarrak mozorroak prestatzen izango dira, azken ukituak ematen noski.

Festa giroan eta mozorrotuta ospatzeko eguna izango da bi-harkoa baina aurrez, gaur bertan, mozorroak ikusiko dira kalean. Iturzaeta Herri Eskolak gaur goizean izango du bere Inauteri Festa. Goizeko 09:00etan gelan elkartuko dira.

Ondoren, 09:45ean desfilea egingo dute ikastetxetik Sahatsagara. 10:00etan kiroldegiko pilotalekuan jaialdiari hasiera emango zaio eta 11:00ak inguruan hamaiketakoa egingo dute. 11:30ean jolasak izango dira LH-koentzat eta eguerdiko 13:00etan festari amaiera emango zaio.

Biharko egitaraua

Getariako Inauteri Festa bihar izango da eta egitarau honekin; Eguerdiko 12:00etan Sugarri txarangaren kalejirarekin hasiko da Inauteri jaia. 14:00ak ingurura arte arituko dira kaleak alaitzen euren musikarekin. Arratsaldean, berriz, 16:30ean inauterietako mozorro festa izango da plazan, DJ Txurrurekin. 19:00etan, bestalde, kartel eta erakusleiho lehiaketako sariak banatuko dituzte. Horrez gain, banakako eta talde 'karnabaleruena' ere izendatuko dira. Getariako Inauteriei amaiera emateko, Sugarri txaranga arituko da kalez kale.

Kartel eta erakusleiho lehiaketak ere antolatu ditu Udalak. Kartelen irabazleak: Nara Alberdi Lazkano (5 urte) izan da garaile 2-5 urte bitarteko kategorian, June Urresti Txueka (9 urte) LH1-LH3 tartekoan, Garazi Manterola Olaskoaga (11 urte) LH4 eta LH6 bitartekoen mailan eta Edurne Irigoien Loinaz helduen kategorian. Ikusgai daude lan denak udaletxeko sarreran.

Erakusleiho lehiaketako erabakia gaur hartuko du epaimahaiak dendak bisitatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauteriak ospatuko dira bihar baina gaur bertan Iturzaetan mozorro festa izango dute

Inauteriak ospatuko dira bihar baina gaur bertan Iturzaetan mozorro festa izango dute