Borrar
Ingurune berezi hau ezagutzeko bideo bat prestatu dute. AMAXKAR

Getaria

Ikusgai dago Garate-Santa Barbaran Artelatzen inguruan egindako esku-hartzearen bideoa

Ingurune horretan egin diren esku-hartzeekin osatu da ikus-entzunezko hori eta Udalak youtuben duen kanalean ikus daiteke

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 18 de febrero 2025, 19:42

Garate-Santa Barbara espazioan Euskal Herriko artelatz baso heldu bakarretarikoa aurkitu daiteke gaur egun. Artelatzak Kantauri isurialdean aurkitzea ohikoa ez denez (klima mediterraneoko zuhaitzak baitira), babestutako eremua da artelatzek osatzen duten hau. Horregatik ere da berezia Getaria eta Zarautz arteko ingurune hau.

Orain dela hilabete batzuk hainbat esku-hartze egin ziren eremu honetan. Lan horiei guztiei esker ingurua arnasberritzeaz gain, herritarrak inguru horretan dugun aberastasunaz gozatzeko moduko informazioa eta baliabideak eskaini dira. EAEko Natura 2000 sarearen baitan dago Garate-Santa Barbara espazioa, eta Europar Batasunaren interesko habitatak eta espezieak dituelako dago babestua.

Ingurua leheneratu eta balioan jartzeko egitasmoa abiatu zuten Getariako Udalak eta inguru horretarako lursailen jabe diren hiru herritarrek. Elkarrekin, 700 artelatz landatu dituzte bertan, eta osasuntsu ugaltzen ari dira. Horrekin batera, herri-bideak berreskuratu dituzte, inguruak txukundu, urmaelak sortu eta zenbait espezie exotiko nahiz inbaditzaile kendu.

Egindakoak modu bisual batean izateko bideo bat osatu da eta Getariako Udalak youtube-n duen kanalean jarri du ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikusgai dago Garate-Santa Barbaran Artelatzen inguruan egindako esku-hartzearen bideoa

Ikusgai dago Garate-Santa Barbaran Artelatzen inguruan egindako esku-hartzearen bideoa