Borrar
'Hor konpon' filmaren kartela.
Igandean iritsiko da Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, zortzi lanekin

Getaria

Igandean iritsiko da Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, zortzi lanekin

Iturzaeta aretoan izango da 18:30ean; sarrerak salgai daude turismo bulegoan

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 25 de marzo 2025, 20:04

Datorren igandean iritsiko da Getariara Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Getariako Udalak antolatuta eta Euskaraldiaren programazioaren barruan eskainiko dute emanaldia Iturzaeta aretoan, 18:30ean hasita. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan edo egunean bertan leihatilan (3 euro).

Laburbiraren aurtengo bilduma 8 film laburrek osatuko dute. Guztira, 97 minutuko film labur sorta egongo da ikusgai. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, edukiz zein estiloz, eta horietako batzuk zenbait zine jaialditan parte hartu duten edota sarituak izan diren ekoizpenak dira.

Besteak beste, Goya sarietarako hautatutako bi film (Ekain Irigorienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko Gaua), Alaia Martin bertsolariak, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendu duen Pentsatzen dut, Itziar Ituño protagonista daukan Ekain Martinezen Prosopagnosia eta Huezinema jaialdia irabazi zuen Utlandsk filma.

Duela 22 urte abiatu zen Laburbira, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua, bi helburu nagusirekin: batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta, bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea.

Film laburren zerrenda

'Prosopagnosia'. Prosopagnosia jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten duen gaixotasuna da. Barne bidai baten errelatoa da filma. Zuzendaria Ekain Martinez de Lizarduy.

'Plazer bat' Sonia Mertinezek zuzendua. Stop motion teknika baliatuz, film hau pertsona bakoitzak dituen eguneroko plazer txikiei egindako omenaldi bat da..

Bestalde, 'Betiko gaua' Eneko Sagardoy zuzendariarena. Mirenek Elena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen eta errepidean barrena jarraituko dio.

'Europa'. Ekain Irigoien zuzendariarena. Gerratik ihesi iritsi da Lubna Parisera. Gurasoei zuzentzen zaie bere pentsamenduekin, elkarrekin Eiffel dorrearen gainetik baleak hegan ikusi ahal izateko mediterraneoa zeharkatu dezatela desiratzen.

'Pentsatzen dut' Karmele Mitxelenak zuzendua. Amatasuna lan munduarekin uztartu ezinda, blokeatuta dago Bea. Nora lagunarekin erakusketa batera egindako bisitak barrenak inarrosiko dizkio...

'Hor konpon' Jone Arriolarena. Rita eta Berta lapurrak dira. Bizimodu horrexek ematen die egunerokoan aurkitzen ez duten adrenalina. Bertak, baina, bizimoduz aldatzea ebatsu du bat batean...

'Goodbye Kepler', zuzendariak: Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto. 9 urte espazio sakonean ibili eta gero, Kepler teleskopioa erregai gabe geratu da... Azkenik, 'Utlandsk'. Zuzendaria Alba Lozano. Esti Oiartzunera itzuli da sei urtez Suedian bizi ondoren. Herria ez dela deus aldatu baieztatu du eta Estiri kostatzen ari zaio egokitzea...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igandean iritsiko da Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, zortzi lanekin