
Getaria
Igande bitartean jokatuko da XIII. Floren Memoriala futbitoko hirugarren jardunaldiaSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Igande bitartean jokatuko da XIII. Floren Memoriala futbitoko hirugarren jardunaldiaJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 6 de marzo 2025, 20:31
Inauteriak ospatzen zirenez joan den asteburuan, Futbito Txapelketak, XIII. Floren Memorialak, atsedena hartu zuen, eta dagoeneko prest du Gure Txeru elkarteak jardunaldi berri bat asteburu honetarako.
Bi egunetan jokatuko dira norgehiagokak, gaur ostirala eta etzi igandean. Ondoko partidak jokatuko dira; gaur ostirala, gaueko 22:00etan, Abeta berri eta Maruka (epailea Itxas Etxe) aurrez aurre eta jarraian 23:00etan, Elkano eta Kaia Kaipe (epailea Abeta Berri izango da) elkarren aurka. Igande arratsaldean beste bi partida jokatuko dituzte herriko frontoian. 17:00etan hasita Politenak eta Astillerok (epailea Galsen) neurtuko dituzte indarrak eta 18:00etan Itxas Etxe eta Galsen (epailea Astillero) jardunaldia izango da amaitzeko. Atsedena izango du oraingoan Izarri taldeak.
Sailkapena
1 Izarri 6
2 Elkano 6
3 Itxas Etxe 6
4 Astillero 3
5 Kaia Kaipe 3
6 Abeta Berri 0
7 Galsen 0
8 Maruka 0
9 Politena 0
Bigarren jardunaldian izandako emaitzak, berriz, honakoak izan ziren; Izarri 10 eta Maruka 2, Kaia Kaipe 11 eta Galsen 7, Abeta Berri 4 eta Itxas Etxe 5 eta azkenik, Elkano 22 eta Politena 3. Bi jardunaldien amaieran sailkapenean goiko koadroan ikus daitekeenez, hiru talde ditugu buruan guztiak sei punturekin eta bi partida jokatuta. Astillero eta Kaia Kaipe taldeak hiruna puntu dituzte, baina Astillerok partida bakarra jokatuta eta Kaia Kaipen bi.
Sailkapeneko azken postuetan oraindik punturik lortu gabe daude beste lau talde: Abeta Berri, Galsen, Maruka eta Politena. Dena den, Abeta Berri eta Marukak gaur bertan lor dezakete punturen bat, haien arteko norgehiagokak irkiko baitu jardunaldia gaur gauean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.