Las diez noticias clave de la jornada
Joan den urtean egitasmoan egon ziren Olatz Mitxelena, Oihane Zuberoa eta Iñigo Martinez. AMAXKAR

Getaria

Idazleentzako egonaldiak eskainiko dira 2025 eta 2026 urteetarako

Joan den urtean partaide izan zirenen ustez oso aberatsa izan zen esperientzia eta berriz egingo da deialdia

Sábado, 21 de septiembre 2024, 20:29

Getariako Udalak eta herriko hainbat ostalarik, idazleentzako egonaldiak eskaintzeko egitasmoa jarri zuten martxan iaz. Irabazi asmorik gabeko egitasmo honek herriko turismo-baliabideak kultur-sortzaileen eskura jartzea eta euskarazko idatzizko sorkuntza bultzatzea zituen helburu.

Publicidad

Lehenengo edizioan parte hartu duten idazle eta ostatuek arrakastatsutzat baloratu dituzte egonaldiak eta, ondorioz, beste deialdi bat egingo da 2025 eta 2026 urteetarako.

Getarian egonaldia egiten duten idazleek, beren lanaren azken emaitzan, egonaldiari aipamena egingo diete, lanaren parte bat non garatu zuten adieraziz. Idazleak, lana kaleratzean, Getarian aurkezpen bat egitera konprometituko dira.

Eskatzaileek ondorengoa aurkeztu beharko dute; 1. Idazleak egonaldian landuko duen proiektuaren azalpena eta lanaren garapen/fasea (txosten laburra: 1-2 orrialde). 2. Eskatzailearen curriculuma. 3. Idazle bakoitzak zein egonaldi interesatzen zaion zehaztu beharko du (eskabide bat baino gehiago egin daiteke, epaimahaiak erabakiko du zein idazleri egokituko zaion egonaldi bakoitza).

Epaimahai bat osatuko da zein sortzaileren proposamena onartuko den erabakitzeko. Hautaketan kontuan hartuko dira jarraian azaltzen diren puntuak; Proiektuaren interesa, bideragarritasuna eta kalitatea. Egonaldien erdiak, gutxienez, emakumezko idazleentzat izatea. Urteko hiru egonaldietako bat 35 urtetik beherako idazle batentzat izatea (eskatzaileen artean 35 urtetik beherakorik ez balego, adin horretatik gorakoei emango litzaieke).

Proposamen honetan parte hartu nahi duten idazleek, idatzi turismo@getaria.eus emailera, irailak 30a baino lehen, Joan den urteanegindako deialdiari erantzun ondoren, hiru idazle hauek izan ziren hautatuak orduan, Oihane Zuberoa, Iñigo Martinez Peña eta Olatz Mitxelena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad