Getaria
Ibilgailuak aparkatzeko pegatina jaso ahalko da martxoak 17tik aurreraSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Ibilgailuak aparkatzeko pegatina jaso ahalko da martxoak 17tik aurreraJ.M. ZUBIAURRE
GETARIA.
Sábado, 15 de marzo 2025, 19:29
Getariako aparkalekuen ordenantzaren arabera, TAO eta Egoiliarren eremuen erabilera mugatua Aste Santuan ezarriko da martxan. Bertan aparkatzeko baimena dutenek pegatina berriak jasotzeko aukera izango dute laster.
Ibilgailuaren zerga Getariako Udalean ordaintzen duten ibilgailuak aparkatzeko pegatina jasotzeko udaletxeko harrera bulegora jo dezakete martxoaren 17tik aurrera (astelehenetik ostiralera). Astelehenean 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
Turismo Bulegoan ere jaso ahal izango da, martxoak 21 eta 28an (ostiralak) 15:00etatik 18:00etara edo martxoak 22 eta 29 (larunbatak) 10:00etatik 14:00etara.
Bestalde, ibilgailua aparkatzeko pegatinaren eskaera egiteko, aparkamentu ordenantzaren arabera pegatina-bonoa izan behar duten ibilgailuak, udaletxeko harrera bulegoan egin dezakete.
Noiz? Martxoaren 31etik aurrera (astelehenetik ostiralera). Astelehena 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta asteartetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.