Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Estalpean burututako lanak oso beharrezkoak ziren. ARGAZKIAK MAXKAR

Getaria

Hobekuntza lanak amaituta, bihar irekiko da Sahatsaga kiroldegia

Estalkiaren zati bat eta itxitura egiturak berreraiki dituzte alde batetik eta bestetik, aireztapen lanak aurrera eraman dira

Larunbata, 14 iraila 2024

Comenta

Azken urteetan Sahatsaga kiroldegiko estalpearen zati bati itokinak eta bestelako arazoak sortu zitzaizkion. Horrek eraikineko hainbat txoko, instalazio eta erabiltzaileetan eragina zuen. Arazoari irtenbidea bila-tzeko Getariako Udalak Pilar Aranaz Cordón arkitekto teknikoari proiektua idazteko eskatu zion bere garaian. Obra kontratuaren esleipena, Aplibur empresak atera du eta hauek dira egin diren bi esku hartzeak azken asteetan. Batetik, estalkiaren zati bat eta itxitura-egiturak berreraikitzea eta bestetik, aireztapena instalatzeko lanak aurrera eramatea. Proiektuaren arabera lan hauen kostua 184.382,50 euro (BEZ barne) izango zen. Lanak uztailaren erdian hasi ziren eta zertxobait atzeratu dira.

Gimnasioko makinak

Kiroldegiko zerbitzuen artean dagoen erabiltzaile kopuru handiena duen espazioa gimnasioa da. Espazio hori hainbat makinaz hornituta zegoen baina gehienek zuten urte kopuru handiaren ondorioz, arazoak emateaz gain erabiltzaileen beharretatik oso hurrun zeuden. Hori dela eta Getariako Udalak gaian jantziak dauden adituekin gaia aztertzen egon ondoren, gimnasioko lurra eta ia makina guztiak berritzea erabaki zuen. Udalak makinen berrikun-tza egiteko esleipen prozedura bat abiatu zuen. Aurkeztutako proiek-tuaren arabera muskulazio eta kardioko 15 makina berri erosiko ziren 102.850 euro (BEZ barne) inbertsioa eginez. Prozedura guztiak egin ondoren Ar-gysam empresak eskuratu zuen gimnasioa hornitzeko esleipena.

Arraunean hasteko deialdia

Herritar gazteak arrauna proba-tzera gonbidatu ditu Getariako Arraun Elkarteak bihar astelehenena, irailaren 16, 18:00etatik aurrera, arraun elkartean. Maila hauetan, kimuak (2013-2014 urteetan jaiotakoak), haurreak (2011-2012 urteetan jaiotakoak), kadeteak (2009-2010 urteetan jaiotakoak) eta gazteak (2007-2008 urteetan jaiotakoak). Bihar joaterik ez baina intyeresa duenak deitu telefonoz (943 140 027) edo posta elektronikora idatzi (getariakoarraunelkartea@gmail.com).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hobekuntza lanak amaituta, bihar irekiko da Sahatsaga kiroldegia

Hobekuntza lanak amaituta, bihar irekiko da Sahatsaga kiroldegia