Borrar
Malkorben hasiko dira. AMAXKAR

Getaria

Hirigunea eta portuaren arteko hainbat ezponda egonkortzeko obrak hastear

Astelehenean martxan jarriko dira eta Malkorbe aldetik hasiko dira, 10 asteko iraupenarekin

Ostirala, 18 urria 2024, 20:47

Comenta

Getariako Udalak, Eusko Jaurlaritzako portu agintaritzarekin elkarlanean, Ikerlur ingeneritza enpresari, 2023an herriko alde zaharra eta mollaren artean dauden hainbat magalen egoera aztertzeko eskatu zion. 2024ko urtarrilean ezponda hauek egonkortu eta babes sistemak jartzeko gauzatze proiektua erredaktatu zuen ingeneritza enpresak. Datozen egunetan Tesinsa enpresa obra exekutatzen hasiko da.

Orain martxan jarriko diren esku-hartzeek Gaztetape, Viveros San Antón eta Malkorbeko ezpondetan izango dute eragina. Obraren guztiaren iraupena 10 aste ingurukoa izango da eta 351.589,99 euroko kostua izango dute egingo diren lan guztiek. Malkorbe aldetik hasiko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hirigunea eta portuaren arteko hainbat ezponda egonkortzeko obrak hastear

Hirigunea eta portuaren arteko hainbat ezponda egonkortzeko obrak hastear