Getaria
Herrerieta eta Balentziaga kaleak lotuko dituen igogailuaren aurreproiektua aurkeztuko duteEgitasmoaren berri emango dute bihar Zarautz jauregian proiektuan jardun den ingeniariak eta Udaleko arkitektoak
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 11 de marzo 2025, 20:04
Getariako Udalak Irisgarritasun Plan berria idazten amaitu zuen 2020. urtean Ikersarea Irisgarritasun aholkularitza enpresaren bitartez. Herriko kale eta eraikin publikoak aztertu zituzten, irisgarritasuna hobetzeko egin zitezkeen esku-har-tzeak jaso eta proposatzeko asmoarekin.
Txostenean aurkeztutako lanek herritarren bizi-kalitatea hobetzea dute helburu, eta, horretarako, Udalak leku publikoetan modu mailakatuan burutu daitekeen lanak aurreikusi ditu.
Igogailu bat
Hainbat zereginen artean, txostenean Herrerieta eta Balentziaga kaleak modu irisgarrian lotuko lituzkeen igogailuaren eraikitzearen beharra jaso zen, zeona J. A. Agirre Lehendakariaren plazan eta Euskaltxeta eraikinaren inguruan aurreikusten den.
Euskaltxetan egingo diren alokairuzko etxebizitzen prozedura dagoeneko martxan jarri denez, Getariako Udalak igogailua eraikitzeko aurreproiektua idazteko eskatu zion Krean Ingeneritza enpresari, eta igogailua bertan eraikitzeko egon daitezkeen aukerak aztertu eta baloratu dituzte.
Udalak beharren nondik norakoak azaldu, egindako bidearen berri eman eta aurreproiektua aurkeztuko du martxoaren 13an, Zarautz Jauregian 18:30etik aurrera antolatu duen bilera irekian. Azalpenetan parte hartuko dute, besteak beste, igogailuaren proiektuan jardun den ingenieriak eta Udaleko arkitektoak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.