Getaria
Haurren loaren inguruko hitzaldi solasaldia datorren asteazkeneanAlondegian arratsaldeko 17:00etan hasiko da Nahia Alkorta Elezgarai Sabeletik Mundura elkarteko kidearen eskutik
Nahia Alkorta Elezgaraik Sabeletik Mundura jarduera sortu zuen, gurasotasunean bidelagun izateko helburuarekin. Orain, Getariako Udalak gonbidatuta herrira etorriko da gai zehatz batetaz mintzatzeko.
Datorren asteazkenean, urriak 9, arratsaldeko 17:00etan Alondegian egongo da eta berak landuko duen gaia 'Haurreren loa. 06urte' izango da.
Hitzaldi-solasaldi honetan, haurraren loa gurasotasunaren erronka nagusietakoa izanik berau ulertu eta hobetzeko gakoak lantzen dira, besteak beste gai hauek jorratuko direlarik; Loaren funtzioak, loaren ezaugarriak adinaren arabera, segurtasun neurriak eta familiaren loa hobetzeko gakoak. Proiektuaren sorreratik izan duen beste helburuetako bat gai hauen inguruko informazioa euskaraz eskaintzea da.