Getaria
Guraso Eskola urriak 4an hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago irailak 27a bitarteanIturzaeta ikastetxean emango da eguerdietan eta 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua dago
Aurreko urteetan egin ohi den bezala, aurten ere Guraso Eskola antolatu dute Getarian. 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako ekimena da Guraso Eskola eta xede du prebentzio-lana egitea, gurasoek eta irakasleek haurren hezkuntzari dagozkion hainbat kontzeptutan eta helburutan bat egitea sustatuz.
Publicidad
Gai ugari jorratuko dituzte; hala nola, lotura afektiboak eta atxikimendua, haurren arteko gatazken kudeaketa, jolasen garrantzia, hezkidetza familian, mugak eta zigorrak, elikadura, adimen emozionala edota sexualitatea.
Psikologian, psikoterapian nahiz sexologian aditu den Harremanak elkarteko kide batek gidatuko du Guraso Eskola. Iturzaeta ikastetxean emango dituzte saioak eta, orotara, ordu eta erdiko bederatzi saio izango dira, eguerditan, 14:30etik 16:00etara. Urriaren 4a egingo dute lehen saioa eta gainontzeko egunak bertan finkatuko dituzte.
Izen-ematea udal bulegoetan edo gizartekintza@getaria.eus posta elektromikoaren bitartez egin dezakete gurasoek. Horretarako azken eguna irailaren 27a izango da. Parte hartzaile kopurua mugatuta egongo da eta ikastaroa eman ahal izateko, gutxienez, zortzi lagunek eman beharko dute izena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión