Getaria
Gizonezkoen XXVII. Salbatore Txapelketan izena emateko azken eguna biharSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Gizonezkoen XXVII. Salbatore Txapelketan izena emateko azken eguna biharJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 23 de abril 2025, 21:04
Gure Txeru Elkarteak antolatutako Gizonezkoen XXVII. Salbatore Txapelketa maiatzaren 5ean hasiko eta bertan lehiatu nahi duten bikoteek bihar dute azken eguna izena emateko. Parte hartzeko 688863860 (Xabier Etxaniz) edo etxanizgetaria@gmail.com helbidera jo beharko da.
Hiru kategorietako pilotariak izango dira norgehiagokan: kadeteak (2009-2010), jubenilak (2007-2008) eta 23 urte azpikoak (2002ra bitarte, urte horretakoak barne). Klub bakoitzak nahi adina bikote aurkez ditzake txapelketara. Hori bai: izena ematerakoan, pilotariak zein urtekoak diren adierazi behar da.
Partidak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, 18:30etik aurrera, eta araudiaren arabera, kanporaketa bidez jokatuko da lehiaketa. Partidaren eguna ziurtatu ostean bikoteak azken orduko bajarik izanez gero, klubak berak bilatu beharko du ordezkoa. Bikotea kanporatua izango da bestela. Ostean titularrak edo ordezkoak jarraitu ahalko du.
Finalak abuztuaren 3an arratsaldez jokatuko dira. Orain arte Salbatore Egunean izan dira, baina aurten emakumezkoen finalak jokatuko dituzte abuztuaren 6an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.