Borrar
Harrobiko arraunlariak bihar etxean ikusgai. L. AZPEITIA
Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia bihar Getariako uretan

Getaria

Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia bihar Getariako uretan

Esperantza gaur Hondarribiko Traineru jaitsieran izango da

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 14 de marzo 2025, 20:08

Gipuzkoako Batel Ligaren zortzigarren jardunaldia bihar igandea Getarian jokatuko da. Goizeko 10:30ean hasiko dira estropadak mailaz maila eta bertan izango dira Getariako harrobiko neska eta mutilak herriko zaleen aurrean lan bikain bat egin nahian.

Aurreko jardunaldia Orion izan zuten joan den larunbatean. Bertan, infantil mailako bi nesken batel izan ziren lehian, promesa mailako nesken ontzi bat, promesa mutilen beste batel bat eta jubenil mailako mutilen bi ontzi.

Sailkapen orokorrean ondoen sailkatutako batela jubenil mailako mutilena da, bosgarren baina denak ari dira gogor lanean.

Trainerua Hondarribian

Bestalde gaur arratsaldean, Esperantzak Hondarribiako uretan aurredenboraldiko saio berri bat izango du. Traineruen jaitsieran lehiatuko dira getariarrak eta azken laugarrenak izango dira estropadari ekiten. Lehenengoak 16:00etan hasiko dira. Saio hauek oso egokiak izaten dira presta-tzeileak eta arraunlariak ondoriaok ateratzeko baina egin behar nagusia gerora etorriko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia bihar Getariako uretan