Getaria
IX. Getariako Triatloia gaur arratsaldean lehiatuko da
Secciones
Servicios
Destacamos
Getaria
IX. Getariako Triatloia gaur arratsaldean lehiatuko daJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Viernes, 23 de mayo 2025, 20:27
Getaitri Triatloi Taldeak antolatuta, gaur larunbata, arratsaldeko 16:00etan hasiko da IX. Getariako Triatloia. Sprint modalitatean lehiatuko dute triatletak (400 kirolari) eta betebeharreko ibilbidean, 750 metro egingo dituzte igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 korrika.
Ohikoa den bezala, Malkorbe hondartzan hasiko dute proba, eta itsasoan bi buiarekin markatutako bidea igerian egin ostean itzuliko dira hondarretara. Portuko aparkalekua kirolarientzat aldagela gunea bilakatuko dute.
Bertan bizikletara igo eta Meagarako bidea hasiko dute Eitzagatik. Muniosoron, Oikiarantz egingo dute, eta Zumaia pasata, Getariara itzuliko dira kostako errepidean barrena. Bigarren atala bukatuta, boxetan, oinetakoak aldatu eta herriko kaleetan zehar egingo dute 5 kilometroko korrika saioa eta Kale Nagusiko amaieran, aldapa gora, izango dute helmuga.
Triatloiak eragina izango du Getaria inguruko errepideetan eta 15:30etik 18:30era gutxi gorabehera, erne ibili beharko dute gidariak. Aurrez, getaria.eus weborrian begiratu mozketen ordutegia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.