Getaria
Getariako lau odol-emaile omendu dituzteAurten 60 urte bete dira Gipuzkoako Odol Emaile Elkartea sortu zela. Hori dela eta, omenaldia egin zieten ostiralean Gure Txeruko lokalean hainbat herritarrei, urte hauetan guztietan egin duten odol-emateengatik. Hauek dira omenduak: Inma Murguiondo Aizpurua (60 odol-emate), Ander Iribar Uranga (25 odol-emate), Mikel Txueka Agirre (25), LIbe Iribar Azkue (25). 2025ean hiru odol-emate saio egingo dira, otsailak 14an, maiatzak 28an eta urriaren 29an.