
Getaria
Getariako Arraun Elkarteko jubenil batela hirugarren, Gipuzkoako TxapelketanSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Getariako Arraun Elkarteko jubenil batela hirugarren, Gipuzkoako TxapelketanJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 8 de abril 2025, 20:11
Asteburuan Gipuzkoako Batel Ligaren azken jardunaldia eta Txapelketa lehiatu ziren Pasaiako uretan. Herriko arraun elkartetik sei ontzi joan ziren eta hauetatik igandeko Txapelketara hiru sailkatu ziren, bi Federazio saria lehiatzeko eta bestea final nagusian sartzea lortu zuena.
Azken horiek izan ziren estropada amaieran domina lortu zutenak, jubenil mailako mutilek osatua; Haritz Alberdi, Ibai Basurto, Enaitz Elorza, Oier Larrañaga, Anartz Garrastazu, Xanet Olaskoaga eta Amets Olaskoaga.
San Juan eta San Pedro bakarrik izan zituzten aurretik, eta brontzezko dominarekin itzuli ziren herrira.
Tolosaldearekin lehia gogorra izan zuten, baita nagusitu ere helmugaratzean.
Federazio sarian infantil neskak hirugarren sailkatu ziren Hernani eta San Pedroren atzetik eta promesa mutiletan getariarrak bigarren amaitzen zuten Federazio sarian Orioko batelaren atzetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.