Getaria
Getaria, Zumaia eta Azpeitiko udaltzaingoaren EPE bateratuan izena emateko epea zabalikDeialdi bateratua Zumaiako Udalak kudeatuko duenez, bertan eman beharko da izena ekainaren 19ra bitartean
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 27 de mayo 2025, 20:13
Bost udaltzain lanpostu behin betiko izaeraz betetzeko hautaketa prozesua martxan dago dagoeneko. Deialdia bateratua izango da, eta bertan parte hartuko dute Getariako Udalak (plaza bat), Azpeitiko Udalak (plaza bat) eta Zumaiakoko Udalak (hiru plaza).
Hauek ez dira plaza berriak izango; lehendik existitzen diren plazak behin betiko izaeraz betetzea da xedea, herriotako udaltzaingoen jarraikotasuna eta gertutasuna bermatzeko helburuarekin. Deialdiak lanpostu kopurua handitzeko aukera ere aurreikusten du.
Prozesuak oposizio-lehiaketa sistema izango du eta euskara, herriaren ezagutza eta gertutasuna funtsezko elementuak izango dira hautaketa irizpideetan. Hainbat fase izango ditu.
Dagoeneko argitaratuta daude oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta iragarkia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu ondotik, izen-ematea zabaldu da orain: maiatzaren 23tik ekainaren 19ra bitartean egin beharko da (biak barne).
Zumaiako Udalak kudeatuko du deialdia. Horrenbestez, izen-ematea eta prozesuaren jarraipena Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango da.
Hurbileko erdua
Hiru udalerri hauek (Getaria, Zumaia, eta Azpeitia) udaltzaingo eredu hurbilago baten aldeko apustua egin dute, herritarren bizitzan aktiboki parte hartuko duten eta komunitatearekiko konfiantzan oinarrituko diren udaltzainak kontratatzeko asmoz. Horregatik, hautaketa irizpideetan euskara-maila, herriaren identitatearen eta ezaugarrien ezagutza eta gertutasunerako gaitasuna nabarmen baloratuko dira.
Gainera, deialdi honek lan-poltsa bat sortuko du etorkizunean ager daitezkeen behar berriei erantzuteko. Esperientziak erakutsi duenez, udalerritik kanpoko hautatu asko ez dira egonkortzen eta azkar alde egiten dute, eta prozesu honekin tokian tokiko inplikazioa duten udaltzainak hautatzea da helburua.
Hautaketa prozesuak gehienez 100 puntu ditu: 90 puntu oposizio-fasean eta 10 puntu lehiaketa-fasean. Oposizio-fasean bost proba egingo dira test teorikoa, kasu praktikoen ebazpena, gaitasun fisikoko ariketak, herrien ezagutza eta euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko.
Oposizioa gainditu dutenek gehienez 10 puntu gehigarri eskuratu ahal izango dituzte. Honakoak izango dira baloragarriak: titulazio ofizialak, lan-esperientzia, ikastaroak, eta bestelakoak. Azken fasean, hautatuak izan diren pertsonek Arkautin trebakuntza ikastaro bat egin beharko dute. Hautagaiek bestelako baldintzak ere bete beharko dituzte, besteak beste, 18 urte beteta edukitzea, arau orokor gisa 38 urte beteta ez edukitzea (salbuespen batzuekin), batxilergoa edo baliokidea izatea, eta gidabaimenak izatea.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.