
Getaria
Gazteen inguruan egindako prozesu publiko-komunitarioaren emaitzak prestSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Gazteen inguruan egindako prozesu publiko-komunitarioaren emaitzak prestAzken 4 hilabeteetan, gazte eta gazte-elkarteekin elkarlanean, eta Tipi kooperatibaren gidaritzapean, prozesu publiko-komunitario bat garatu da. Prozesuaren helburuak, zehazki, herriko gazteen aisialdi ohiturak eta nahiak aztertu eta egungo gaztetxearen lekualdatzeari buruzko lanketa egitea izan dira. Prozesua irailaren 21ean hasi zen, aurkezpen eta hitzaldi saio ireki batekin.
Bertan, prozesuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Gernikako Astra guneko eta Orioko Gaztetxeko ordezkariak etorri ziren, beraien espazioen eta errealitatearen berri ematera. Horrez gain, prozesuaren Talde Motorea eratu zen.
Talde Motorea, hain zuzen ere, Getaiko Asanbladako, GRAKA elkarteko eta Udaleko kideak osatu dute, eta Tipi kooperatibak gidatu ditu egindako saioak.
Guztira, bost saio egin dituzte, eta arlo desberdinak jorratu dira saio horietan. Lehenengo saioetan, gazteen parte-hartzearen errealitatearen inguruan aritu ziren; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko datuak ezagu-tzeaz batera, Getariako datuak aztertu zituzten.
Getariako eragileen mapa ere landu dute, eragile horiek egungo espazioarekin zer lotura duten eta espazio berriarekin zer harreman izan dezaketen azter-tzeko. Herriko gazteen iritzia eta haien ohituren inguruko datu gehiago jasotzeko, galdeketa bat eta elkarrizketa batzuk ere egin dira.
Horrez gain, proiektu-eredu ezberdinak aztertu dituzte, eta azterketa hori lagungarria izan da Talde Motoreak gaztetxearen antolaketaren eta izaeraren inguruko lehenengo erabakiak har ditzan.
Hartutako erabakien artean, Getaiko Gaztetxia elkarte gisa erregistratzeko konpromisoaz gain, aurrerantzean proiektu eta hitzarmen bidez lan egingo dela adostu da. Gaztetxean parte har-tzeko modu ezberdinak ere definitu dira: Gaztetxeko Asanblada, asanblada irekiak, auzolanak eta laguntza sarea.
Eskualtxeta eraikinean alokairu sozialeko etxebizitzak egingo direnez, egungo Gaztetxea ez da espazio bideragarria, eta beste leku bat behar da. Azken hilabeteetan, Udala herriko zenbait gune aztertzen ibili da, eta horretan dabil oraindik. Bileran azaldu zen moduan, Getariako turismo-bulego zaharra izan daiteke aukera bat. Momentuz, itokinak direla eta, konponketa-lanak egin behar dira, eta, horretarako, 30.000 euro jarri ditu Udalak. Bestalde, 2025eko aurrekontuan, 224.000 euroko partida bat bideratu da, espazio berri horri irtenbidea emateko helburuarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.