Getaria
Gaur eta igandean burutuko da Floren Memorialeko jardunaldiaSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Gaur eta igandean burutuko da Floren Memorialeko jardunaldiaJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 27 de marzo 2025, 20:10
Futbito Txapelketak, XIII. Floren Memorialak, seigarren jardunaldia izango du gaur eta igandera bitartean.
Ondoko partidak jokatuko dira; gaur, ostirala, gaueko 22:00etan, Elkano eta Maruka (epailea Galsen) aurrez aurre lehiatuko dira, eta jarraian 23:00etan, Politena eta Galsen (epailea Maruka) arituko dira elkarren aurka.
Sailkapena
1 Izarri 12
2 Astillero 12
3 Kaia Kaipe 12
4 Itxas Etxe 12
5 Elkano 6
6 Abeta Berri 6
7 Maruka 0
8 Galsen 0
9 Politena 0
Igande arratsaldean beste bi partida izango dituzte ikusgai zaleek herriko frontoian. 17:00etan hasita, Itxas Etxek eta Astillerok (epailea Abeta Berri) neurtuko dituzte indarrak eta 18:00etan Izarri eta Abeta Berri (epailea Astillero) arituko dira. Jardunaldia amaitzeko. Atsedena izango du oraingoan Kaia Kaipe taldeak.
Bosgarren jardunaldiko emaitzak honakoak izan ziren; Abeta Berri 8 - Galsen 6, Astillero 6 - Maruka 2, Izarri 8 - Itxas Etxe 3 eta Kaia Kaipe 18 - Politena 3.
Txapelketako sailkapenean gauzak oso berdinduta daude orain; lau taldek 12 puntu batu dituzte orain arte, Izarri, Astillero, Kaia Kaipe eta Itxas Etxe. Dena den, azken bi taldeek partida bat gehiago jokatu dute, bost eta beste biak berriz, lau. sei puntu eta lau partida jokatuta dituzte Elkano eta Abeta Berrik, eta 0 punturekin daude Maruka, Galsen eta Politena. Azken bi hauek gaur jokatuko dute elkarrekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Una luna de miel que nunca vio la luz
El Comercio
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.