Getaria
Igande honetan bukatzen da Getariako Mendi AsteaMendi Astearen bigarren eta azken saioa eskainiko da gaur. Mendi Tour jaialdiko hiru lan ikusgai izango dira, 18:30etik aurrera, Iturzaeta aretoan. Sarrera doakoa da, baina turismo bulegoan eskuragarri dauden gonbidapenak hartu behar dira edo gaur bertan leihatilan, emanaldia baino ordubete lehenago
Publicidad
Hiru filma eskainiko dira. Lehenengoak, 'Oinez' du izena (18 min. eta zuzendaria Leire Egaña), 2023ko Mendi Film Bizkaia Ternua Beka jaso zuen. «Hiru txango etxeko parajeetan barrena. Bakoitzean, elkarrizketa bat, egi txiki bat errebelatzen duena. Mendia, pausuz pausu, elkarri egiak aitortzea ere badelako. Finean, oinez, mendizaletasun pausatuaren xendara itzuliz, bidea partekatuz».
Bigarrena, 'Carne et Ossa' lana da (56 min. eta zuzendaria Roberto Zazzara, Italiatik datorrena), iazko gidoi eta kultura eta natura film onenaren sariak jaso zituen lana. «Abruzzo-etako mendietan dagoen herri txiki batean, parerik gabeko lehiaketa egin da mendetan zehar. Urtero, Pacentron, tokiko biztanleak harri biziz osatutako labarretik behera oinutsik hasten dira lasterka, erreka zuloraino jaisten dira, eta herrira igotzen dira azkenik. Elizan sartzen den lehenak Corsa degli Zingari izenekoa irabazten du. Antzinako erritu bat da, jatorri ezezagunekoa, eta parte-hartzaileek arrazoi espiritual edo materialak izan ohi dituzte gidari, naturaren eta gizakiaren arteko harreman banaezinari lotuak».
Hirugarreneta azken saioa, 'Udalatx, ura eta atxa' filma izango da (37 min. eta Eñaut Iturbe Anduaga eta Iban Ayesa Azkoagak zuzendutakoa), iazko Zabalandi sailean erakutsi zutena. «Udalatx mendia (1.117m), bizidunen bizitokia izan da garai kontaezinetatik. Harrezkero harriek, mineralek, altzairuak eta burdinak estali dute Udalatx, barrutik zein kanpotik. Mendetan zehar izan dira ustiatuak mendiak eskaintzen dituen baliabide ugariak. Betierekoa dela iruditu arren, ordea, iragankorra da eta Udalatx ere agortuz doa. Hala ere, bere erraietan bizi-bizirik jarraitzen du. Haizea da, harria, kabia, gaua, magala, kobazuloa, basoa, bidexka, harkaitza, amildegia da. Bizi izandakoak, bizi direnak eta biziko direnak gogoan, Udalatx babesteko deiadarra luzatzen zaio gizarteari».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión