Borrar
Julen Esnal Amara Berriren aurkako partidan. AZPEITIA
Bi garaipen etxetik urrun lortu ondoren Ketak Mendibeltzen irabazi nahi du gaur

Getaria

Bi garaipen etxetik urrun lortu ondoren Ketak Mendibeltzen irabazi nahi du gaur

2-4 irabazi dio Amara Berri eta Hondarribia taldeei azken bi jardunaldietan

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 11 de abril 2025, 19:42

Mendibeltz futbol zelaira itzuliko da gaur arratsaldean Keta Babyauto futbol taldea azken bi jardunaldiak etxetik urrun jokatu ondoren.

Sailkapeneko azken tokian kokatuta dagoen Billabona hartuko dute 19:00etatik aurrera zaleen aurrean eta hirugarren garaipena jarraian lotu nahiko dute Martin Alguacilen jokalariek.

Aipagarria da, azken bi partidak kanpoan jokatu dituztela eta bietan emaitza berbera lortu dutela, 2-4. Amara Berrirekin hasi zuten ibilaldi hau eta Hondarribiarekin amaitu dute joan den igandean Ondartza futbol zelaian jokatutako norgehiagokarekin.

Lehen zatia aurretik amaitu zuten getariarrek orduan. Galtzen hasi arren, Julen Esnal eta Xabier Larrañagak aurretik jarri zuten talde bisitaria. Bigarren zatian berriro berdintzea lortu zuen Hondarribiak baino David Paz eta Iker Agirrek garaipena ematen zioten Ketari.

Azken txanpa

Lau jardunaldi geratzen dira Gorengoen mailako 1. multzoak ligari bukaera emateko. Sailkapenean 13. tokian kokatua dago Keta Babyauto, beraz, hiru talde ditu orain atzetik, haietako bat gaur bisitari duten Billabona. Bi partida besterik ez dituzte irabazi orain artean baina lehen itzulian golik gabe amaitu zen bi taldeen arteko partida eta gaur ezer ez dute galtzeko izango Mendibeltzen, beraz arreta guztia jarri beharko dute getariarrek hiru puntuak lotzeko. Bigarren itzuli ona egiten ari dira eta horrela jarraitu behar dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi garaipen etxetik urrun lortu ondoren Ketak Mendibeltzen irabazi nahi du gaur