Borrar
Mugikorra erabiltzen. AMAXKAR
Formakuntza eskainiko dute astelehenean teknologia berrien erabileraz

Getaria

Formakuntza eskainiko dute astelehenean teknologia berrien erabileraz

Zanbuka, Getariako Udala eta Iturzaeta Herri Eskola arduratu dira antolaketaz

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 28 de marzo 2025, 19:47

Teknologia berriei ematen zaien erabilera eta horren gaineko ezagutza faltak arduratuta, formakuntza saioak antolatu dituzte Zanbukak, Getariako Udalak eta Iturzaeta Herri Eskolak elkarlanean. Saioak Orainprebentzioa irabazi asmorik gabeko elkarteak eskainiko ditu, hiru ardatz nagusi kontuan hartuz: ikasleak, irakasleak eta familiak.

Gurasoen partaidetza eta inplikazioa sustatu, sarean topa ditzakegun arriskuak ezagutu eta erabilera arduratsu batean trebatzeko baliabideak eskaintzea da asmoa. Datorren astelehenean, hilak 31, izango da lehen saioa eskolako aretoan. 16:15etik 17:45era euskaraz. Xuxurla bidezko itzulpena eskainiko dute gaztelanieraz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Formakuntza eskainiko dute astelehenean teknologia berrien erabileraz