Borrar
Baloia borrokatzen. AMAXKAR
Floren Memorialeko jardunaldi berria jokoan gaur eta igandean

Getaria

Floren Memorialeko jardunaldi berria jokoan gaur eta igandean

Astillero eta Izarri daude buruan, eta gaur gauean elkarrekin jokatuko dute 23:00etatik aurrera

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Jueves, 10 de abril 2025, 20:08

Futbito Txapelketak, XIII. Floren Memorialak, zazpigarren jardunaldia izango du gaur eta igandera bitartean. Ondoko partidak jokatuko dira; gaur, ostirala, gaueko 22:00etan, Politena eta Maruka elkarren aurrean (epailea Elkano). 23:00etan jardunaldiko norgehiagoka, sailkapeneko bi talde onenak aurrez aurre, Astillero eta Izarri (epailea Kaia Kaipe).

Igandean beste bi partida, 16:00etan Kaia Kaipe eta Itxas Etxe (epailea Izarri) eta jardubnaldia bukatzeko Elkano eta Abeta Berri (epailea Maruka). Atsedena Galsen taldeak izango du.

  • Sailkapena

  • 1 Astillero 15

  • 2 Izarri 15

  • 3 Kaia Kaipe 12

  • 4 Itxas Etxe 12

  • 5 Elkano 6

  • 6 Abeta Berri 6

  • 7 Maruka 3

  • 8 Galsen 3

  • 9 Politena 0

Aurreko jardunaldian emaitza hauek izan ziren; Astillero 6 - Itxas Etxe 2, Elkano 2 - Maruka 6, Izarri 3 - Abeta Berri 1 eta azkenik, Politena 4 - Galsen 11. Azken partida honek sailkapeneko zulotik ateratzeko aukera ematen zion garaileari eta Galsenekoak izan dira 3 puntuak batu dituztenak.

Sailkapen orokorrean bi talde ditugu une hauetan nagusi, Astillero eta Izarri 15 punturekin. Jarraian 12 puntu batu dituzte orain artean Kaia Kaipe eta Itxas Etxe taldeek. Beste bi talde berdinduta ditugu jarraian puntuta, 6rekin daude Elkano eta Abeta Berri, 3 punturekin Maruka eta Galsen eta azkena Politena punturik batu gabe.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Floren Memorialeko jardunaldi berria jokoan gaur eta igandean