Esperantzak bere benetako maila eman du Kontxan
Sailkapen estropada bikain bat egin ondoren, Kontxako lehen jardunaldian ezinean ibili ziren Ion Larrañagaren mutilak. Agian nekea, agian ospakizun asko zorionez azken boladan. Baina marea ... marroiak ez zuen huts egin igande honetan, eta berriro Esperantzako mutilekin egon ziren Donostian eta hauen erantzuna azpimarragarria. Lehen txandan, Hondarribiari lana eman zioten, beti atzetik baina hurbil eta bigarren postua lortuz. Eguneko sailkapenean bosgarren (Donostiarraren aurretik) eta Kontxako banderaren sailkapen orokorrean seigarren, bost handien atzetik onena. Ez da harritzekoa gero, zaleak pozik izatea. Emaitza bat edo bestea izan beti dago marea marroia etxekoekin baina honelako erakustaldi bat egitean denek elkarrekin ospatzen dute.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión