Elkano Txikiko Canahuire, Vicari eta Barroso saria jaso ondoren. DV

Getaria

Elkano Txiki estatuko entsaladilla errusiar onena egiteagatik saritua

Pablo Vicari, Jose Manuel Barroso eta Jonathan Canahuire dira entsaladillaren egileak

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 10 de octubre 2025, 20:12

Entsaladilla Errusiarraren VIII. San Miguel Txapelketa Nazionalaren Saria Getariara etorri da Pablo Vicariren, Jose Manuel Barrosoren eta Jonathan Canahuireren eskutik, zehazki Elkano Txikira.

Publicidad

San Sebastian Gastronomika egitasmoaren baitan egin dute Txapelketa, eta orain arte Getariako gastronomia edozein bazterretan ezagutzen bazen, bereziki itsasoari lotutako errezeta ezberdinen izen handiagatik, orain bisitari gehio izango ditugu Elkano Txikiko entsaladilla saritua ezagutzera etorriko bai dira.

Epaimahaia Miguel Montorio, Alfredo Escobar, Carlos Maribona, Martín Berasategui (presidentea), José Carlos Capel, Julia Pérez eta Manuel Villanuevak osatu dute, eta finalisten artean Espainiko bazter ezberdinetatik etorritako sukaldariak zeuden. Bederatzi establezimendu egon ziren finalean. Kantabria, Burgos, Malaga, Donostia, Madril edo Bartzelonatik etorritako jatetxeen ordezkaritza gainditu zuten Elkano Txikikoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad