Getaria
Ekintzaileek enpresa ideiak edo jarduera berriak garatzeko aukeraLanbideren dirulaguntza programarako eskaera epea irekita dago
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta sortu nahi duten ekintzaileentzat. Programak taldeko aholkularitza, dirulaguntza eta bakarkako aholkularitza eskaintzen die ekintzaileei.
Publicidad
Urrian hasi eta 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, astean behin ekintzaileak taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia/jarduera landu eta sortuko du. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango du.
Bi dirulaguntza mota daude, alde batetik, enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Bestalde, enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Sustatzaileek urriaren 18ra arte izango dute enpresa ideia berriak aurkezteko eta urriaren 25era arte jarduera berriak aurkezteko. Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean bertan, edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Publicidad
Betebeharrak
Ekintzaileen betebeharrak hauek dira; Eskualdean erroldatua egotea. Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea. Langabezia egoeran egotea. Aurreko urteetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana. Esklusiboki prozesuan egotea (edo %30eko lanaldia baino gutxiagoa izatea).
Argibideak eta informazio gehiago Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuan, Jon Ander (943 89 08 08 /enpresasustapena@urolakosta.eus). Aurrez aurreko informazio bilerak urriak 16an euskaraz eta gaztelaniaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión