Getaria
Danena nagusitu zitzaion Keta Babyautori MendibeltzenLaugarren jardunaldia osatzen zuen norgehiagokan, 1 eta 3 irabazi zuten bisitariak
Burua altxatu gabe jarraitzen dute Getariako Keta Babyauto futbol taldeko jokalariek. Igande arratsaldean Mendibeltzen jokatzen zuten Martin Alguacilen mutilek eta azken bi urteetan bertatik galtzaile atera den Danena hartzen zuten bisitari.
Publicidad
Zizurkilgoek lehen zatiaren bukaeran lortzen zuten Lasoren atea zulatzea, une txarrean. Atsedenetik itzulita, kanpokoek lasaiago jokatzen zuten markagailuko abantailan oinarrituta eta ordu laurden bat falta zela bigarrena egiten zuten. 82. minutuan partida erabakita utzi zuten eta getariarren ohorezko gola luzapeneko azken unean etorri zen. Gorka Egurenen bitartez. Azken tokian jarraitzen dute eta larunbatean Berion Santo Tomas Lizeoa dute aurkari (15:30).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión