Borrar
Getariarrek oraindik ez dute bilatu garaipenaren bidea. AMAXKAR

Getaria

Danena nagusitu zitzaion Keta Babyautori Mendibeltzen

Laugarren jardunaldia osatzen zuen norgehiagokan, 1 eta 3 irabazi zuten bisitariak

Astelehena, 14 urria 2024, 19:39

Comenta

Burua altxatu gabe jarraitzen dute Getariako Keta Babyauto futbol taldeko jokalariek. Igande arratsaldean Mendibeltzen jokatzen zuten Martin Alguacilen mutilek eta azken bi urteetan bertatik galtzaile atera den Danena hartzen zuten bisitari.

Zizurkilgoek lehen zatiaren bukaeran lortzen zuten Lasoren atea zulatzea, une txarrean. Atsedenetik itzulita, kanpokoek lasaiago jokatzen zuten markagailuko abantailan oinarrituta eta ordu laurden bat falta zela bigarrena egiten zuten. 82. minutuan partida erabakita utzi zuten eta getariarren ohorezko gola luzapeneko azken unean etorri zen. Gorka Egurenen bitartez. Azken tokian jarraitzen dute eta larunbatean Berion Santo Tomas Lizeoa dute aurkari (15:30).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danena nagusitu zitzaion Keta Babyautori Mendibeltzen

Danena nagusitu zitzaion Keta Babyautori Mendibeltzen