Bihar ospatuko da Familia Eguna Cristobal Balenciaga Museoan
Haurrak dituzten familiak bertaratzeko aukera izango dute eta sarrera doakoa izango da
JUAN MARI ZUBIAURRE
Sábado, 17 de diciembre 2022, 00:28
Bihar igandea haurrak dituzten familiak aukera paregabea dute Cristobal Balenciaga Museora hurbildu eta bertan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko.
Publicidad
Museoak Familia Eguna ospatzen du aste honetan izan den Santa Luzia jostunen patroiaren egunaren testuinguruan. Familiei zuzendutako topaketa bat izango da, goizeko 11:30etik 13:30era eta bertan, joskintzaren, musikaren eta tradizioen inguruan, hainbat belaunalditako pertsonen ezagutzak eta jakintzak partekatzeko eta horiekin gozatzeko moduan izango dira haur zein heldu.
Topaketa Orfeoi Gazteren emanaldiarekin irekiko da, 11:30etik 12:15era kantuak entzunaz eta ondoren, 12:15etik 12:30era, tailer irekia burutuko da 'Eguberrietako enborrak' instalazioaren inguruan. Sarrera doakoa da, beraz aukera ederra Museoan gozatzeko familian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión