Borrar
Gironako hiria ezagutzeko aukera izango dute bidai batean.
Benidormera eta Costa Bravara bidaiak jubilatu elkartearekin

Getaria

Benidormera eta Costa Bravara bidaiak jubilatu elkartearekin

Apirilaren 22an eta 23an izango dira; izen-ematea martxoaren 21 baino lehen egin beharko da

Juan Mari Zubiaurre

getaria.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:56

Getariako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak bi bidaia proposatu berri ditu Benidormera eta Costa Bravara. Martxoaren 22an Benidormera joango dira eta bertan egongo maiatzaren 1era bitartean. Bigarrena Gironara izango da, apirilaren 23tik 29ra.

Benidormeko bidaian 9 gau igaroko dituzte guztira Benidorm Plaza 4 izarreko hotelean, eta 669 euro ordaindu beharko dira Laboral Kutxako kontuan, martxoaren 21 baino lehen.

Costa Bravako bidaia 23an egingo dute; 24an Tossa de Mar Peratallada bisitatuko dute. 25ean Gironako hiria ezagutuko dute. 26an Pirineo Val de Nuria teleferikora joango dira. eta hurrengo egunean, hilak 27, katamaran batean Roses eta Cadaques ikusiko dituzte. 28an, goizez, denbora librea izango dute aisialdia nahi duten moduan igarotzeko, eta ondoren Besalu ezagutzera joango dira. 29an itzuliko dira Getariara. Bidai honetara joateko izen ematea ere martxoaren 21 baino lehenago egin beharko da eta 815 euro ordaindu. Informazio gehiago 607 648 376 zenbakian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Benidormera eta Costa Bravara bidaiak jubilatu elkartearekin