Getaria
Bederatzigarren amaitu du Keta Babyautok liga Mundarrori irabazi ondorenSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Bederatzigarren amaitu du Keta Babyautok liga Mundarrori irabazi ondorenJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 22 de mayo 2025, 20:40
Amaitu da Gorengo Maila Keta Babyauto futbol taldearentzat, eta azken sailkapenean bederatzigarren kokatuta amaitu dute.
Ez da denboraldi erraza izan; bereziki, lehen itzulian arazo asko izan zituzten garaipenak lortzeko (bi besterik ez), eta lau berdinketa izan ondoren, 10 puntu besterik ez zituzten batu.
Gauzak horrela, egoera larrian sartu zen taldea, baina bigarren itzulian erakutsi dute benetako maila, 29 puntu eskuratu dituzte eta bereziki ligako amaieran izan dira indartsuak, sailkapeneko zuloan egon arren, azken bederatzi partidetan porrot bat eta zortzi garaipen eskuratuz, azken seiak jarraian.
Denboraldiari agur esateko, Astigarraga Mundarro taldearen aurka jokatu zuten joan den igandean, Zakurmendegi futbol zelaian.
Aurreko bi jardunalditan izandako emaitza berberarekin itzuli ziren etxera, hiru gol alde eta bi aurka izanik. David Paz izan zen getariarrak aurretik jarri zituena (44. minutuan) eta atsedenera joan aurretik etxekoak berdindu zuten (45+1). Mundarrok 57an bigarrena egin zuen baina getariarrak markagailua irauli zuten amaieran, Iñigo Gurrutxagak (84an) eta Iker Agirrek (87an) egindako golei esker.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.