Borrar
Urgente Detenido un joven de 26 años por el homicidio del pasado domingo en Irun
Intza eta Gorka Baionako auzitegira igota, aldarrikapena egin zutenean.
Autobusa irtengo da Getariatik EHEren Baionako manifestaziorako

Getaria

Autobusa irtengo da Getariatik EHEren Baionako manifestaziorako

Apirilaren 6an izango da eta Intza Gurrutxaga herritarrari babesa emateko egingo da

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 21 de marzo 2025, 20:00

'Justizia euskararentzat' lelopean, manifestazioa deitu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak apirilaren 6rako. eta Baionan izango da, 11:30ean.

Bertan, astebete beranduago epaituko dituzten ekintzaileei, Gorka Torreri eta Intza Gurrutxaga getariarrari, elkartasuna adierazteaz gainera, euskararentzat eta euskaldunentzat «benetako justizia» aldarrikatuko dute.

Getariatik autobus bat antolatu dute mobilizaziora joateko. Izen-ematea Harritarten egingo da apirilaren 1 baino lehen, eta 12 euro ordaindu beharko dira izena emareko. Goizeko 9:30ean irtengo da herritik autobusa, eta 16:00etan itzulko da.

Abenduaren 3ko ekintza

Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) bi ekintzailek Baionako Auzitegiko teilatura igo eta 'Justizia euskararentzat' idatzi zuten horman pasa den abenduaren 3an. Frantziako Poliziak atxilotuta eraman zituzten Gorka Torre Roca eta Intza Gurrutxaga getariarra. Datorren apirilaren 11n epaituko dituzte biak, desobedientzia egin zuten eraikin berean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Autobusa irtengo da Getariatik EHEren Baionako manifestaziorako