
Getaria
Aurretiazko borondateen agiria burutzeko deialdiaSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Aurretiazko borondateen agiria burutzeko deialdiaJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 1 de marzo 2025, 20:15
Joan den urtarrialk 23an Zarautz Jauregian 'Aurretiazko borondateak. Zure erabakia' gaia jorratu zuen Iñaki Peña Bandresek, medikua eta ZHZ-ko kideak. Hitzaldian, besteak beste, zer den azken borondateen dokumentua eta nola egin erakutsi zuen.
Herritarrak interesa azaldu dute gai honen inguruan eta horregatik datorren matxoak 20an, osteguna, 17:30etik 19:30era aurretiazko borondateen agiria burutzeko aukera eskainiko da.
Hau egiteko asmoa eta gogoa dutenek izen emateak bihartik aurrera egin ahal izango dute Getariako Udaletxean 9:00 eta 13:00 artean edo 943 896 024 telefono zenbakira deituz. Guztiek betebeharrekoa zera izango da, dokumentua landuta izatea, egilearen NAN kopia, ordezkaria izendatuz gero etortzea ezinbestekoa eta ordezkariaren NAN kopia.
Bizi testamendua edo azken borondateen dokumentua izenekin ere ezagutzen da dokumentu hau. Idatzizkoa da, eta 100% loteslea. Bizi amaieran bakoitzak jaso nahiko lukeena adierazten da bertan: garrantzizkoak diren balioak, tratamendu medikuak, zaintzak, eutanasia, organoen donazioa etab.
Osakidetzak eskuragarri ditu hainbat eredu, euren esperientziaren arabera pertsona askok izan dituzten nahiekin osatutakoak. Hala ere, zabalagoa egin daiteke, edo ezberdina. Bakoitzak nahi duena.
Garrantzitsua da dokumentua egin aurretik hausnarketa bat egitea, norbanakoarentzat bizitzako puntu garrantzitsuenak zeintzuk diren argitzeko. Eskuragarri dago baita Osakidetzak honetan laguntzeko sortutako dokumentua.
Kontzientzia osoz egin behar da dokumentu hau zeren, gerta daiteke denborarekin gaixotasun edo istripu batengatik kontzientzia hori galdu, eta gero jada ezin egin izatea.
Hainbat arrazoiengatik da gomendagarria. Esaterako, horrela norberaren borondatea beteko dela ziurtatzen da, norberak hartzen ditu erabakiak, ez medikuak, ez senideak. Gainera, gerta daiteke diagnostiko bat izatea jada, eta etorkizunean hausnartzeko gaitasuna gal daitekeela aurreikustea, adibidez dementzi kasuetan edo minbizi sendaezinaren kasuetan (azken hauetan batez ere botikengatik).
Norbere bizitzari buruz hausnarketa egiteko aukera ere ematen du, eta senideak erabakiak hartzeak dakarren zamataz arintzen dira. Osasungileen lana ere erraztu egiten da. Dokumentua erregistratua dagoenean, osasun karpetan geratzen da gordeta eta nahiak aldatu egiten badira, aldatu egin daitezke, edo atzera bota.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.