
Getaria
Ate irekiak Sahatsaga kiroldegian apirilean eskaintza ezagutzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Ate irekiak Sahatsaga kiroldegian apirilean eskaintza ezagutzekoJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Viernes, 28 de marzo 2025, 19:47
Sahatsaga kiroldeagiak eskaintza zabala prestatu du ondorengo hilabeteetarako, eta horren berri emateko ate irekiak egingo ditu apirilean hasita.
Horrela, apirilaren 1ean, asteartean, aeroyoga ezagutzeko aukera izango da arratsaldeko 18:00etan. Apirilaren 1ean eta 3an, berriz, total trainning (entrenamendu funtsionala) egiteko moduan izango dira bertaratzen direnak krosfit gelara. Antolatzaileek diotenez, krosfit bera bezalako zerbait da, baina arinagoa.
Gimdantza (dantza modernoa) ezagutzeko, apirilaren 7an eta 9an, kiroldegira arratsaldeko 19:00etan joatea nahiko dute interesatuak. Bestalde, ostiralero yoga egin ahal izango da 17:00-18:30 artean. Aeroyoga egiteko, ostiraletan 17:30-19:00 bitartean egongo da aukera.
Kiroldegiko zuzendaritzak herritarrak animatu nahi ditu Sahatsagara hurbildu eta eskaintza zabal eta interesgarriaz gozatzera, eta gogoratzen dute ate irekietara joateko ezinbestekoa dela aurrez izena ematea.
Hori egiteko edo bestelako edozein azalpen edo informazio eskuratu nahi izanez gero, ondorengo telefono-zenbakira deitu beharko da: 943 14 04 32.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.