Getaria
'Amor Furor' kontzerturako doako autobus zerbitzua Kursaal EszenarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
'Amor Furor' kontzerturako doako autobus zerbitzua Kursaal EszenarekinJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 20 de marzo 2025, 21:05
Kursaala Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszenak 'Amor Furor' Le Cercle de l'Harmonie kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik.
Apirilaren 8an, asteartea, izango da 19:30etik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 14 09 57 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita. Erreserbak apirilaren 3ra arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:20ean aterako da autobus geltokitik.
Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera, kursaal.eus webgunean. Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute.
Sarrerak prezio ezberdinekoak dira (55 / 44 / 35 / 28 / 11 euro) eta langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Sarrera (autobuseko tokia bezala) erreserbatzea ezinbestekoa izango da.
Frantziako formazio bikaina, Le Cercle De L' Armonie, bere zerbitzura izango du Gaëlle Arquez mezzosoprano handiak, XVIII eta XIX mendeetako konpositore ezagunenen, Mozart-en, Rossiniren, Bizet-en eta beste hainbaten aria xarmagarrienak interpretatzeko.
Jérémie Rhorer izango da zuzendaria eta 'Amor Furor' izenburua daraman emanaldiak Mozart, Gluck, Saint-Saëns, Massenet, Bizet, Mendelssohn, Donizetti eta Rossiniren operetako arien aukeraketa bat eskainiko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.