Menditxoko horma zuria margotu ondoren bihar inauguratuko da. AMAXKAR

Getaria

Alkate Txiki eguna gaur eta bihar ospatuko da Guraso Elkartearen eskutik

Gaur aginte makila jaso eta osoko bilkura egingo dute udaletxean

Jueves, 24 de octubre 2024, 20:07

Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunak taldeak Alkate Txiki Eguna antolatu du bi egunetarako. Joan den urtean erabaki zen bi egunetara zabaltzea eta arrakasta izan zuenez bere horretan jarraituko du. 2024a berezia da Tonperentzat 50 urte betetzen baititu eta egitarau oparoa prestatu dute.

Publicidad

Gaur hartuko dute gaztetxoek Aginte Makila udaletxeko batzar aretoan. 19:00etan izango da eskualdatzea, eta osoko bilkura egingo dute ondoren. Beti egin ohi den bezala aurretik landutako galderak ekarriko dituzte haurrak eta Alkate Txiki eta bere zinegotziak erantzungo dituzte.

Ondoren, udaletxeko balkoitik pregoia irakurriko dute. Suziria bota, eta Gazte Alaiak txistulariekin eta buruhandiekin amaituko dute Alkate Txiki Eguneko lehen atala.

Bihar gehiago

Bihar larunbata, Alkate Txiki Egunaren bigarren atala izango da. 13:00etan Menditxo parkeko murala inauguratuko dute alkate eta zinegotzi txikiek. Bertako horma zuria irudi eta letrez marraztu du Balu artistak. Txeruko dantzariek aurreskua dantzatuko dute, Gazte Alai txistularien laguntzaz. Bi gonbidatu izango dituzte bertan, Jon Maia sortzailea eta Balu marrazkilaria bera. Izan ere, bertsolariak herriko nortasunaren inguruan egindako lanketari kolore eman dio artistak Menditxoko horman. Ostean, txorizo pintxo banaketa izango da.

Arratsaldean, aldiz, 17:30ean 'Marieta Zirkus' ikuskizuna izango da Getariako Plazan. Euria eginez gero, kiroldegian egingo da. 19:00etan suziria bota ondoren, buruhandiek Gazte Alaiak txistularien erritmora berotuko dute plaza. 20:00etan afaria egingo dute Berdura Plazan. Nork bere janaria eraman beharko du, baina postrea Tonperen ardura izango da. 21:00etatik 23:00etara bitarte Gauargi erromeria taldearen kantuek itxiko dute aurtengo Alkate Txiki Eguneko egitaraua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad