Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Aldamar parkeko lanak direla eta gaurtik itxi egingo da. AMAXKAR

Getaria

Aldamar parkeko zorua berrituko denez asteazkenetik itxita egongo da

Herriko haur parke gehienetan egingo dira berrikuntzak eta 'piraten parkean' hasiko

Asteartea, 10 iraila 2024, 19:55

Comenta

Getariako Udalak herri guztiko jolas-parkeen azterketa bat egin zuen 2023 otsailean. Ikuskapen horretan parke arauak betetzeko parke bakoitzean egin beharreko esku-hartzeak zehaztu ziren. Planifikazio hori eskuetan orain Udala haurren jolas-parkeetan egin beharreko lanak egiten hastera doa.

Esku-hartuko den lehen parkea herrian 'piraten parkea' bezala ezaguna den eremua izango da. Azterketaren arabera beharrik handiena zoruaren berritze oso batean dago. Horiez gain, bestelako lantxo txiki batzuk ere egingo dira. Lanak zoru zaharra kendu eta berria jartzean oinarrituko dira bereziki. Horretarako lehendabizi lur guztia kenduko du Mekan enpresak eta irailaren 16an berria jartzeari ekingo dio Lurkoi-k.

Berrikuntza honen aurrekontua 48.334,94 eurokoa da. Lanak aurrera eramateko Aldamar parkea asteazken honetatik aurrera, itxi egingo da eta gutxi gora-behera irailaren bukaera arte ezingo da erabili, beti ere eguraldiak laguntzen badu ondorengo asteetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aldamar parkeko zorua berrituko denez asteazkenetik itxita egongo da

Aldamar parkeko zorua berrituko denez asteazkenetik itxita egongo da